Albisteak

Albisteak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Hizkuntzalari Aymararen batasuna

hizkuntzalari aymaren bilera

2010eko martxoa.  Albiste onak datozkigu Boliviatik. Batasuna lortzeko lanetan jarraitzen dute izan ere hizkuntzalari aymarek. Dagoeneko hirugarren bilera egin dute, El Alto hirian, joan den otsailaren 27an.

Orain arte bakoitza bere aldetik ari bazen ere lanean, poliki-poliki ados jartzen ari dira eta beren hizkuntzaren batasunaren alde lanean segitzeko konpromiso garrantzitsua hartu dute bilera honetan. Ezinbesteko pausua hizkuntza biziberritzeko.

Hala ulertu dute eta horri ekin diote. Zeregin horretan gidaritza hartuko duen Hizkuntza Aymararen akademia eratu nahi dute orain. Beste esperientziak ikusi eta haietatik ikasiz, pausu irmoak eman gura dituzte. Besteak beste, Euskal Herriko esperientzia eskatu digute akademiaren funtzionamendurako aholkularitza eman diezaiegun.

Hemen aurkituko duzue aurreko bileretako informazio gehiago. Hurrengoa martxoaren hondarrean egitekoa dute.

atzera itzuli
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta