Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.
Garabide Elkarteak eta Bilboko Zenbat Gara elkarteak Ekuadorko bertako herrietako ipuin tradizionalak editatzen lagundu eta haien euskarazko bertsioak ere ateratzeko konpromisoa hartu dute.
Quitoko unibertsitate katolikoko, PUCE, Hizkuntzalaritza Sailetik sortutako Oralidad y modernidad egitasmoaren parte da Ekuadorko herri originarioen ipuinak jaso, editatu, hedatu eta nolabait, berriro sortu dituen herriari itzultzeko egitasmo hau, Marleen Haboud irakasleak gidatua.
Funtsean, hizkuntza gutxituak dituzten Ekuadorko herrietan lan egiteko egitasmoa da, hizkuntza horien egoera zein den jakiteko azterketak egiten ari dira batetik, eta bestetik komunitatetako hiztunekin hitz egiten, ipuin eta istorioak jasotzen, eskulangintza tailerrak egiten... eta abar, dena beren hizkuntzetan eta beren hizkuntzetatik. Hizkuntza horien ahozko tradizio jasotzeko bidea egin nahi dute, eta aldi berean egungo haurrentzako izango diren ipuin edo istorio tradizionalak ahoz jaso, grabatu idatzi, eta beren hizkuntzetan atzera herriei eman. Inoiz egin ez dena.
Idatziz eta liburuxka formatuan ez ezik, marrazki bizidunak egingo dituzte istorio bakoitzarekin eta biltzen den material guztiaz material didaktikoa prestatu nahi dute.
Jadanik hiru ipuin kaleratu dituzte, kitxueraz eta gaztelaniaz: WARRO, ATUK, eta QUILOTOA. Egun Tsachila herriaren beste bat prestatzen ari dira, TONKI eta LUKELA. Hurrengoa Waorani herrikoa izango da. Asmoa hamahiru herrietako gutxienez bat ateratzekoa da.
Zenbat Gara elkarteak bere gain hartu du ipuinok Euskal Herrian jaso, itzuli eta editatzeko konpromisoa. Horrela, hemen euskarazko eta herri haietako bakoitzeko hizkuntzako bertsio elebiduna aterako da. Baina hori ez ezik, Ekuadorrerako ipuinak editatzeko konpromisoa ere hartu Zenbat Gara elkarteak, musutruk.
atzera itzuli