Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.
Bata Quito Iparraldeko Cayambe hirian, Pichincha eta Imbabura probintzietarako, eta bestea Cotopaxi probintzian, bertarako eta Tungurahuarako, MICC erakunde indigena handiak sustatua.
Helburuak
Proiektuen jarraipena Ekuadorren. 2009ko ekaina
Bi egitasmoak zertan diren jakiteko bisita egin dugu 2009ko ekainean Ekuadorrera bertara. Bi kateetako arduradunekin aritu gara lanean, baina baita ere beste hainbat erakunde indigena eta komunikabidetako lagunekin.
Komunikazioaren garrantziaz aritu gara, eta berau norberak eta norbere hizkuntza gutxituan egin beharraz. Horren jabetzeko jardunaldiak egin ditugu, telebista kateotako pertsonekin eta beste hainbat komunikatzaile indigenarekin.
Oso tailer interesgarria izan da eta uste dugu jendea formatzeaz gain lortu dugula komunikatzaileak formatzeko eta eurek beren komunikabideak egiteko duten beharraz jabearaztea.
TVMicc hasi da emititzen. 2009ko uztaila
Otsailaren bukaeratik dokumentalak eta musika emititzen aritu ondoren, 2009ko uztailean hasi dira zuzeneko programazioa egiten. Oso bitarteko gutxi dute oraindik eta lan taldeak eta baliabide teknikoak erabat osatzeko, baina hasi dira bidea egiten.
Kawsay fundazioaren egitasmoa atzerago dator. Urtea bukatzerako espero dute lizentzia eskuratzea eta handik aurrera egoitza prestatzen hasiko dira.
Sorrerako pausoak
Lehen lana Euskal Herrian telebistaren sorrerarako pausoak identifikatzea eta kontrastatzea izan da.
Azken hamarkadetan Euskal Herrian euskaraz emititzen duten hainbat telebista kate berri sortu dira. Guztietan handiena bai giza baliabideei zein baliabide ekonomikoei begira Euskal Telebista bada ere, ezin ahaztu ditzakegu eskualde eta herrietako komunikazio taldeak, Goiena Komunikazio Taldea esaterako edo oraintsu lehen pausoak ematen ari diren Hamaika TB eta Tokiko Telebista Digitalen taldeak.
Komunikabide talde hauek hastapenetatik ezagutzen dituzten pertsonak gure artean ditugu. Euskara moduko hizkuntza gutxitudun batekin lan egiteak suposatzen dituen arazo eta erronkak gertutik ezagutu eta aurre egin behar izan dioten esperientziak ugariak dira euskalgintzan.
Ekuadorko kanalen sustatzaileek eskatzen digutena hain zuzen horixe da, hemen izan dugun esperientziatik aholka eta lagun ditzagula eman beharreko lehen pausoetan eta giza baliabideen prestakuntzan.
Gure lehen lana, arlo praktiko eta teorikoa konbinatuz, Euskal Herriko agente ezberdinekin pauso horien zehaztapena egitea izan da. Lankide izan ditugu telebistetako profesionalak [EITB, GoiTB, eta Goierri Telebista] eta unibertsitateetako adituak, Mondragon Unibertsitateko Huhezikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza fakultatekoak.
Ekuadorrera bisita 2008an
Ekuadorreko egonaldian lan politikoa eta finantzabideak landu ditugu gehienbat. Instituzioetatik proiektua publikoki babesteko eta emititzeko frekuentzia lortzen laguntzeko harremanak izan ditugu ordezkari politikoekin. Finantziazio alorrean berriz proiektua gauzatzeko eta gauzatu ondoren ekonomikoki laguntzeko konpromisoa hartzeko. Pichincha, Cotopaxi eta Cayambe hiriko ordekariekin izan ginen eta baita indigenen erakunde nagusiekin ere: Ecuarunari, Conaie, Codenpe, Coinoa…
Formazio egonaldia Euskal Herrian. 2009ko otsaila
Kawsay Fundazioko eta Cotopaxiko Indigenen eta Nekazarien Mugimenduko arduradun eta teknikari taldearen bisita izan dugu 2009ko otsailean. Bi asteko egonaldia izan da. Ekuadorko egoeraz eta egitasmoenaz hobeto jabetzeaz bat Euskal Herrikoa erakutsi diegu. Gaiok landu ditugu:
Gainera proiektu biak zehatz-mehatz zein puntutan dauden jakin dugu eta Ekuadorko egoera hobeto ezagutzen saiatu gara, komunikabideena, mugimendu indigenarena eta egoera sozio-politiko eta linguistikoa. Halaber Euskal Herrikoa erakutsi diegu, hizkuntzaren errekuperaziorako lana eta komunikabideak.
Telebisten sorrerako gida
Lan guzti hau egiten den aldi berean herri telebistak martxan jartzeko kontuan izan beharrekoak eta eman beharreko pausoak zehatz jasoko dituen gida egiteko asmoa du baita ere Garabide Elkarteak.
atzera itzuli