Egitasmoak

Egitasmoak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Maputxeen hizkuntza biziberritzeko plataforma

Maputxeen parlamentua-2009

Oso egoera zailean dago maputxeen hizkuntza, mapuzungun-a. Horri errotik heltzeko asmoz sortu da egitasmo hau: herri maputxearen hizkuntza eskubideak ezagutzen laguntzeko, horien aldeko sentsibilizazioa egiteko, eta beren hizkuntzaren errekuperaziorako bidea urratzen hasiko den plataforma baten sorreran aholkularitza emateko. Iruditzen zaigu euskarak baduela ibilbide bat egina, neurriren batean maputxeei ere azal dakiekeena.

Emaitza plataforma hori sortu izana litzateke. Berrehun lagun, edo elkarte edo erakunde, batzen lagundu eta mapuzunguna biziberritzeko estrategiak diseinatzen hasteko gai izan daitekeen plataforma.

Lan handia egin beharko da, besteak beste gutxi direlako eta oso sakabanatuta bizi direlako maputxeak. [900.000 lagun eskas, 2002ko zentsuaren arabera eta laurdena baino gutxiago mapuzungun hiztuna]. Beren herria, Wallmapu, egungo Txile eta Argentinako estatuetan banatua dago. Garabideren egitasmoa, We Folil elkartearekin batera, hamar komunetan gauzatzen saiatuko gara, Txile aldeko Araucanía, Los Ríos eta Los Lagos eskualdeetan, maputxe gehienak bizi direnak, hain zuzen.

Desagertzeko zorian

2007az geroztik hartu-emanetan izan da Garabide maputxeen ordezkariekin. Hizkuntzen eta herrien arteko truke programan parte hartu dute hango ordezkariek lehen hiru edizioetan. Hortik sortu da egitasmo hau. Hor hasi garelako ohartzen zein egoera zailean duten beren hizkuntza: inolako ezagutza juridikorik ez du, bere babeserako politika publikorik ez da ezartzen, eskolan hutsaren hurrena da mazuzungunaren tokia, komunikabideetan antzera, irratsaio batzuk salbu, hizkuntza batu eta arautzeko lanak egin dira baina emaitzarik ez da izan oraindik.

Unescoren txostenen arabera, desagertzeko zorian dago mazuzunguna.

Hala ere, eragile maputxeek hizkuntzarekiko kezka ez dute lehen mailako izan orain arte.

Horregatik egin nahi dugu lan hizkuntzari eusteko kontzientzia pizten. Bertako komunetako arduradunak formatzeko saioak egingo dira lehendabizi, tailerrak egingo dira ondoren, hamar komunetan, hiruna tailer. Eta jardunaldi guzti horien emaitza gisa, plataforma osa lezaketen berrehun lagun kontzientziatu eta batzea espero da.

Kontzientzia hartze horretarako komunikazio lana ere funtsezkotzat jotzen da eta tailerrak egiten diren bitartean ze eztabaidatzen den azaltzeko buletinak argitaratuko dira. Halaber, plataforma sortzerako webgune berria diseinatu nahi dute.

atzera itzuli
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta