Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.
Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz astero kaleratzen diren aldizkariak; euskal telebista eta irratiak; Interneten blogak, web orriak, eta eduki ugari aurkitu daitezke lan handirik gabe. Zer egin du euskal komunitateak, beraz, hedabideen alor honetan? Jon Sarasuak liburuaren sarreran dioen bezala, adi egon. Hamarraldi bakoitzeko aukerei eta beharrei adi egon. “Euskaraz egin zitekeena amestu, antolatu eta ekintzetara pasa”.
gehiago irakurri
Garabide Elkarteko bi lagun aurreneko aldiz izan gara Kolonbian. Batetik, EHU-ko Unesco Katedrako eta aldi berean Garabideko kide den Andoni Barreñaren eskutik, Chocó eskualdean emberekin duten proiektu batetan parte hartu dugu. Bestetik, aurten Aditu Tituluan sendotutako harremanari esker, Cauca-ko nasa herriarekin eskuz esku ezagutu ahal izan dugu nasa yuwe hizkuntzaren errealitatea, CRIC erakundearen eskutik. Bidaia benetan aberasgarria izan da, errealitate berriei hurbilpena egiteko ezinbestekoa eta Kolonbiako hizkuntza eta kultura aniztasunaren zatitxo batetaz jabetzeko aukera paregabea.
gehiago irakurri