EUSKALGINTZAREN ZENBAIT ESPERIENTZIA EZAGUTZEN
Ekainaren erdialdera iritsita, Eragile, Programa eta Ekintzak izeneko gaia landu dugu Garabideko Aditu Tituluaren barne. Gizarte zabalean sortu diren iniziatibak ikusi ahal izan ditugu eta oso interesgarria izan da garatzen diren hamaika esperientzia ezagutu eta konpartitzeko.
Kike Amonarriz, Topaguneko Jasone Mendizabal eta Iker Martinez de Lagos, Euskal Herrian Euskaraz-eko Igone Lamarain eta Unai Larreategi, AEK-ko Benito Fiz eta Txatxilipurdi Elkarteko kideekin izan ditugun zenbait solasaldi eta mintegirekin aurrera doa aurtengo ikastaldia.
Honekin batera, Lazkaoko Maizpide Barnetegira eta Durangoko Berbaro Euskara Ekartera bisita egiteko aukera ere izan dugu.
atzera itzuli