Albisteak

Albisteak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Euskaltzaindia eta Zenbat Gara bisitatu dituzte maisutzako partaideek

Garabide Euskaltzaindian

Garabide eta Mondragon Unibertsitateak antolaturiko Aditu Tituluko parte hartzaileok, maiatzaren 18an Bilbora irteera egin genuen. Goizeko saioan, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu genuen. Bertan, Xabier Kintanak euskaltzainak akademiaren sorrera eta bilakaera azaldu zizkigun eta bertatik bertara ezagutu ahal izan genuen euskara batuaren inguruan eginiko lana.
 
Ondoren, Zenbat Gara kultur elkartea eta Kafe Antzokia ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbat Gara elkartean egiten den lana, egiteko modua eta elkartearen baitan dauden proiektuez hitz egin zigun Xabier Monasteriok.
 
Eguna amaitzeko, arratsaldean Hamaika Telebistara hurbildu ginen, euskal hiztun komunitateari begira lanean diharduen telebista kate honen nondik-norakoak bere zuzendari den Urtzi Urrutikoetxearen eskutik ezagutu genuen.
 
Ikus itzazu eguneko argazkiak hemen.

atzera itzuli
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta