Albisteak

Albisteak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Mintzola, EHBE eta ahotsak.com ezagutzen izan dira masterreko kideak

Garabide Mintzola

Maiatzak 31 asteartearekin, egitarau zoragarria izan genuen Garabideren Tituluaren baitan.

Mintzola Fundaziora bisita izan genuen. Bertan, ahozkotasunaren inguruan biltzen diren proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen Inaxio Usarralderen eskutik.  Ahotsak.com-eko kideek beraien proiektua azaldu ziguten. Baita Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Carlos Aizpuruak ere, elkartearen lana eta bertsolaritzak biltzen dituenak azaldu zizkigun. Maialen Lujanbioren hitzaldiaz eta eskaini zizkigun bertso pare batez gozatzeko aukera ere izan genuen.

Bazkari goxo baten ondoren eta azkenik, Lasarte-Oriako Ttakun elkarteko Marilu Arrutiren eskutik, herri mailan euskararen eta euskal kulturaren inguruan izaniko esperientzia zabala jaso ahal izan genuen.

Eguneko informazio gehiago Yazminen begirada atalean aurkitu ahal izango duzue.

atzera itzuli
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta