Hasiera

Hasiera

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Albisteak

2 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Garabiden

Garabide Elkartea, bi lanpostu betetzeko pertsona bila dabil. Lanpostuetako bat lanaldi osokoa da eta bestea lanaldi erdikoa.

Lanpostuen betekizun eta ezaugarriez informazio gehiago atxikitako dokumentuetan duzue.

Curriculumak info@garabide.org helbidera bidali (otsailak 3a baino lehen).

Mila esker!

gehiago irakurri

Garabide Kolonbian

Garabide Elkarteko bi lagun aurreneko aldiz izan gara Kolonbian. Batetik, EHU-ko Unesco Katedrako eta aldi berean Garabideko kide den Andoni Barreñaren eskutik, Chocó eskualdean emberekin duten proiektu batetan parte hartu dugu. Bestetik, aurten Aditu Tituluan sendotutako harremanari esker, Cauca-ko nasa herriarekin eskuz esku ezagutu ahal izan dugu nasa yuwe hizkuntzaren errealitatea, CRIC erakundearen eskutik. Bidaia benetan aberasgarria izan da, errealitate berriei hurbilpena egiteko ezinbestekoa eta Kolonbiako hizkuntza eta kultura aniztasunaren zatitxo batetaz jabetzeko aukera paregabea. 

gehiago irakurri
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta