Gure lana

Gure lana

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Hegoaldeko hizkuntza komunitate gutxituekiko eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garabideren lana, proiektuak gure nortasunaren garapen-esperientziaren trukean oinarriturik. Horretarako maila desberdinetako proiektuak garatuko dira, hegoaldeko eragileen behar eta eskariei erantzunez:

  • Formazio eta kapazitazio proiektuak
  • Esperientzien truke-programak
  • Aholkularitza proiektuak
  • Tutorizazio proiektuak

Baina horretarako euskalgintzaren esperientzia, herri honen ekimen gaitasuna eta identitatearen eraikuntza prozesuak ikertu beharra dago. Bai gure buruari eta baita gugana datozenei zor diegu herri honen esperientziaren eredu sistematizatu bat garatu eta oinarri pedagogikoak ezartzea. Arlo hau Garabide Elkartearen Ikerketa eta Garapenerako gunea da. Bertan beste bi lan ildo nagusi jorratuko dira:

  • Euskalgintzaren esperientziaren ikerketa
  • Euskalgintzaren esperientziaren didaktifikazio eta zabalkundea

 

© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta