Helburuak

Helburuak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Garapenerako euskal lankidetzaren ardatz potentzialetako bat izanik, orain arte mamitu ez den kooperazio ildo bati oinarria eskaintzea da Garabideren egitekoa. Helburu hauek formulatzen ditugu:

  • Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
     
  • Norabide horretan, munduko hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu hauek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan gauzatuko dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.
     
  • Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek hego hemisferioko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta