Albisteak eta jarduerak

Albisteak eta jarduerak

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Agur jaia Eskoriatzan hilaren 13an

2009ko azaroa.  Garabidek antolatu duen Hizkuntzen eta Herrien arteko III Truke Programa jai giroan amaitu nahi dugu.

Azaroaren 13an izango da agur ekitaldia, eguraldi egokia izanez gero Eskoriatzako plazan eta bestela frontoian.

Umeentzako jolas eta tailerrak lehendabizi eta ondoren nahi adina aukera: ipuinak, musika, bertsolariak, jateko eta edatekoak, opariak, dantza...

Gonbidatuta zaudete denok, eta zain gauzkazue Garabideko kideok eta herri indigenen izenean gure artean ditugun lagun ederrok.

Ostirala arte.

atzera itzuli
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta