Hasiera

Hasiera

Hedabideei buruzko DVD-liburua bidean!

Garabideren hirugarren liburua, hedabideei buruzkoa hain zuzen, laster izango dugu esku artean.

Aditu Titulua Agur ekitaldia. Mila esker guztioi!

Albisteak

UEUko udako ikastaroan izena emateko epea zabalik!

Garabidek eta UEUk ikastaro bat antolatu dute udako ikastaroen eskaintzaren baitan: Euskararen berreskurapen esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea: ildo berri bat garapenerako lankidetzan. Uztailaren 16-17an izango da Iruñean, eta matrikulatzeko epea zabalik dago dagoeneko!

 

gehiago irakurri

Hedabideak. Euskararen Berreskuratzea (III), DVD-liburu berria kalean

Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz astero kaleratzen diren aldizkariak; euskal telebista eta irratiak; Interneten blogak, web orriak, eta eduki ugari aurkitu daitezke lan handirik gabe. Zer egin du euskal komunitateak, beraz, hedabideen alor honetan? Jon Sarasuak liburuaren sarreran dioen bezala, adi egon. Hamarraldi bakoitzeko aukerei eta beharrei adi egon. “Euskaraz egin zitekeena amestu, antolatu eta ekintzetara pasa”.

 

gehiago irakurri
© 2009 Garabide · Jose Arana 13. 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa / Zumar Parkea 4, 2. 48200 Durango, Bizkaia · Tlf: 943 250 397
A | xhtml | CSS - Iametza Interaktiboak garatuta